Alconzak 800.000 euro baino gehiagoko inbertsio diruz lagungarria jaso du garapen teknologikoa aurrera eramateko


Autobus-Irizar-Alconza
 

Inbertsioa Enpresen I+G bultzatzeko “Hazitek” laguntza-programaren eskutik dator, Eusko Jaurlaritzak deituta.

Alconzak Enpresen I+G bultzatzeko “Hazitek 2018” izeneko laguntza-programaren 826.483 euroko inbertsio diruz lagungarria lortu du. Programa hau Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailak deituta dago. Modu honetan, Berangoko enpresak (Bizkaian) garapen teknologikoarekin hartu duen konpromisoa bultzatzen jarraituko du. Konpromiso horri esker Alconza hainbat sektoretan motor eta propultsatzaileen erreferentzia bihurtu da, hau da, itsasoko off-shore sektorean, industria eta hidraulika sorkuntzan, erabilera berezietan eta elektromugikortasunean.

Aipatutako diru-laguntza Irizar Taldeak lortu duen inbertsio diruz lagungarriaren kopuru osoaren barnean dago, Alconza Irizar Taldearen partaidea baita. Guztira 6.956.000 euroko laguntza izan da. Inbertsio honek ‘iPower 4.0’ proiektua garatzen lagunduko du; proiektu honekin Irizar Taldeak autobusak fabrikatzeko prozesuen eraldaketa digitala lortzeko nahitaezkoa den ezagutza sortu nahi du. Horrez gain, ibilgailu elektrikoen hirugarren belaunaldia benetan gauza dadin beharrezkoak diren produktu eta zerbitzu berriak ere sortu nahi ditu.

Izan ere, Alconzaren jardueraren ardatzetako bat motor elektrikoen sorreran datza. Duela gutxi Transportes Metropolitanos de Barcelona-k ‘Irizar ie tram’ izeneko autokar artikulatuaren lau ale eskuratu ditu. Modelo honek 230 kWko propultsatzaile elektrikoa du, Alconzak diseinatu eta fabrikatua. Motor hauek 18 metroko ‘Irizar ie bus’ autobusak bultzatzeko ere erabiltzen dira. Enpresak 160 kWko propultsatzaileak ere egiten ditu, 12 metrora arteko autobusetan erabiltzeko.

Alconzak propultsio elektrikorako sistemen berrikuntza garatzeko erabili nahi du “Hazitek” programaren eskutik jasotako inbertsioa, Bizkaiko enpresa honek propultsio alorrean konponbide berritzaileenak eta jasangarrienak aurkitzeko konpromisoa bere gain hartu du eta.

Alconzak teknologia berrien alde egin duen apostu garbiak “Hazitek” programaren aurreko deialdiaren aintzatespena ere jaso zuen. Izan ere, ‘Undersea’ deritzon proiektu lehiakorrerako 443.360 euro eskuratu zituen.

Berri osoa: PDF Empresa XXI-erako Linka