Alconza “Electric & Hybrid Marine World Expo 2019” Ferian izango da

Alconza-World-Expo

Nazioarteko feria hau Amsterdamen egingo da ekainaren 25, 26 eta 27an hiri hartako Amsterdam RAI Erakusketa eta Konbentzio Gunean.

Ekitaldi honek mundo osoko erakusketariak eta bisitariak batuko ditu, propultsio elektriko sistemetan eta ontzigintzarako sistema hibridoetan azaldu diren azken nobedadeak jakitera emateko. Espezializazio handia eta erakusketarien maila altua aintzat hartuta, zalantzarik ez dago feria hau ezinbesteko bilgune bihurtu dela armadore, ontziola, ontzi-enpresa, ontzi-arkitekto, portu-operadore eta abarrentzat.

Alconzak feriara hurbildutako bisitari guztiak gonbidatu nahi ditu bere standera etor daitezen, E6079 standera hain zuzen, ontzietarako propultsio motor elektriko arloan eskaintzen dituen konponbideak eta aukerak ezagutu ahal izateko (OFSV, PSV, LNG, ontzi izotz-hausleak, ozeanografikoak, dragak, ferryak, defentsarako ontziak, kabledunak eta abar), baita era anitzetako plataformak (zulatzaileak, gas eta petrolio erauzgailuak eta abar) bertan ikusi eta ezagutzeko ere.

Ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzean Alconzak teknologia-berrikuntzarekin hartu duen konpromisoa indartu du. Konpromiso horri esker Alconza hainbat sektoretarako motor eta sorgailuen fabrikazioan erreferentzia bihurtu da: itsas-sektorean, sorkuntza hidraulikoan, industria-sorkuntzan eta elektromugikortasunean.

Aipatutakoaz gain, Alconza Tech Presentation Area sailean ere azalduko da ekainaren 25ean, asteartea, goizeko 11:30ean, “motor elektrikoak sistema hibridoetan integratzen” jaso duen esperientzia zabala ezagutzera emateko.

Hurrengo estekaduran zure izena bisitari gisa eman dezakezu:

https://www.electricandhybridmarineworldexpo.com/en/register.php

Zure zain izango gara.