Alconzaren laguntza tekniko zerbitzua, armadoreentzako konponbiderik fidagarriena eta bizkorrena

Alconza-SAT

Laguntza Tekniko honek Alconzak bezeroei zerbitzu orohartzaile bat eskaintzeko asmoz hartu duen konpromisoa islatzen du

Alconzaren Laguntza Tekniko Zerbitzuak hala motoreekin nola sorgailuekin gerta litekeen edozein gorabehera ahalik eta modurik eraginkorrenean eta bizkorrenean konpontzeko bidea eskaintzen du. Zerbitzuak argi utzi du, dagoeneko, ontzi barruko konponketei fidagarritasun osoz ekin diezaiekeela; izan ere, Alconzak bere motor eta sorgailuak diseinatu eta egiten ditu, eta horren ondorioz bertako profesionalak dira edozein mantentze-lan eta konponketari aurre egiteko pertsonarik aproposenak, ontziaren edo proiektuaren gorabehera guztietara egokituz, ontziolan, amarraturik, portuan nahiz itsaso zabalean.

Era berean, Alconzak ahal den azkarren eskaintzen dizkie konponketak bezeroei, armadore-enpresentzat azkartasuna nahitaezkoa da eta. Alconzaren profesionalek sorgailuekin nahiz propultsatzaileekin sortutako edozein arazo konpon dezakete, makina-gelan oztopo handirik sortu barik eta ontzi barruko gainontzeko lanak normaltasun osoz egin ahal izatea ahalbidetuta.

Alconza-SAT

Sorgailu kaltetuak abian jartzeaz gain, Laguntza Tekniko Zerbitzua aurrerago doa eta Alconzak emandako beste edozein motor edo sorgailuren azterketa ere eskaintzen du, bai konponketa bai azterketa enpresa fabrikatzailearen profesionalek egiten dutela ziurtatuz betiere. Alconzaren Zerbitzu Teknikoak konponketarako modu aproposena aukeratzen du eta bere lanean jatorrizko osagai edo materialak erabiltzen ditu.

Alconzaren baitan konfiantza jarri duten armadoreek asetze handia azaldu dute Laguntza Tekniko Zerbitzuak eman dituen emaitzekin. Doikuntzak egiteko epe laburra bereziki estimatzen dute, ontziaren jarduerarik gabeko epea neurri txikienera murrizten baita. Zerbitzuak edozein jazoerari erantzuna emango dio, armadoreek hala eskatuz gero, eta gainera prebentzio-mantentze egitasmo bat izateko aukera ere eskaintzen du, alegia, makinek sor lezaketen edozein arazori aurrea hartu ahal izateko erarik onena.

Alconza-SAT

Mantzentze-zerbitzuko langileek deia jasotzen duten unetik bertatik profesionalak ahal den bizkorren bertaratzen dira, kalteen zenbaterainokoa zehazteko eta konponbiderik egokiena zein den aztertzeko, epeak murrizteko eta trabarik txikienak sortzeko helburua bete nahirik une oro. Zentzu honetan, nahiz eta tokiko laguntza askoz azkarragoa den, tokikotasun horrek zailtasun handiagoa ere badakar, batez ere makina-gelen espazio txikia dela kausa. Edozelan ere Alconza prest dago zailtasun horri aurre egiteko eta normala ohi da konponketa ontzian bertan burutu ahal izatea. Ontziaren jardueran ahalik eta kalterik txikiena ekarriko duen erabakia hartzen da beti, armadorearen beraren baimenarekin

Halako jardunetan funtsezkoa da injinerutza-prozesuari, material-hornidurari eta konponketa egiteko beharrezkoak diren tresnen diseinuari ekitea, ezinbesteko logistika aintzat hartuta. Behin materialak eta tresnak eskuan izanda, zenbait profesional adituk tokira bertara jotzen dute eta beharrezko hobekuntzak eperik laburrenean gauzatzen dituzte.

Alconza-SAT

Alconzaren Laguntza Tekniko Zerbitzuak, laburbilduta, enpresak itsaso, hidroelektrika eta industria sektoreetan bezeroekin hartu duen konpromisoa islatzen du. Motor eta sorgailuen diseinutik eta fabrikaziotik hasi eta beste edozein produkturen jatorrizko ordezko piezak mantentzera eta kudeatzera arte.