Alconza Hydro 2019an izango da berriz ere, esparruko feriarik garrantzitsuenean

lulea-vilja Alconza

Aurten ere Alconza Hydro 2019an izango da, alegia, esparruko ekitaldirik aipagarrienean eta energia hidroelektrikoan espezialistak diren enpresa guztien topalekuan.

Ekitaldia urriko 14tik 16ra bitartean gauzatuko da Portoko Alfândega Kongresu-Gunean. Bertan Alconzak hainbat esparrutarako sorgailuz eta motor elektrikoz hornitzeko daukan ahalmena agerian utziko die 80 herrialdetik gorako enpresei, hala sektore hidroelektrikoan nola automobilgintzan, ontzigintzan baita industria sektorean ere aritzeko sorgailu eta motor elektrikoak direlarik.

Aurten burutuko den 26. edizio honetan feria Portugalera itzuliko da, energia hidroelektriko arloan esperientzia handia baitauka herrialde lusitaniarrak. Izan ere, Portugalek 7.200 MW inguruko ahalmen hidroelektrikoa instalaturik dauka. Gogora dezagun 2004ko eta 2010eko ekitaldiak ere Portugalen egin zirela, Porton eta Lisboan hurrenez hurren.

Hydro 2019ra 180 bat enpresa hurbilduko dira eta denon artean esperientzia eta ezaguera teknikoak elkarrekin partekatuko ditugu. Horretaz gain networking baten sorrera bultzatuko dugu, Alconzak industria hidroelektrikorako konponbide-fabrikatzaile gisa duen kokalekua indartzeko asmoz. Elkarguneak tailer teknikoak, mahai-inguruak eta zenbait mintzaldi eskainiko ditu, baita beste hainbat jarduera ere, bertaratutako guztiek haien esperientzia sendotu eta ezaguerak elkarrekin parteka dezaten. Gure bezeroak eta energia hidroelektrikoan interesa duten enpresa guztiak atsegin handiz hartuko ditugu gure 143. standean.

Informazio gehiago:

https://www.hydropower-dams.com/hydro-2019/exhibitors/