Alconzak duela gutxi gertatutako baso-suteen biktimei laguntzen dien Itsas armada australiarraren ontziaren mantentze-lanak burutzen ditu.


Alcnoza Adelaide

HMAS Adelaide Australiako itsasontzi handiena da.

Alconzaren Customer Service dibisioak hainbat urte daramatza HMAS Adelaide itsasontziaren aldizkako mantentze-lanak egiten; modu honetan euskal enpresa honek zerbitzu alorrarekin daukan apustua indartzen du, hain zuzen ere mota honetako ontzien Bizitza Zikloaren Sostengu (BZS/ACV) esparruan arituta.

HMAS Adelaide Itsas armadaren ontzirik handiena da, HMAS Canberra bere bikiarekin batera. Biak Canberra Klasearen baitan daude eta Australiako Itsas armadak itsasontzi hauek hondamendi naturalen eta larrialdien biktimei laguntzeko erabili ohi ditu.

Modu honetan Alconzak bi helburu betetzen ditu: alde batetik, makineria elektriko birakariaren diseinu eta fabrikazioan erreferentzia garbia da; bestetik, berriz, mantentze-lan eremuan ‘partner’ gisa kokatzen da, hala lan erreaktiboetan nola prebentzio-lanetan. Aurrekoaren adibide argia dugu Itsas armada australiarrarentzat egindako honako proiektu hau.

Alconzak HMAS Adelaide ontziari aipatutako mantentze-lana eskaini zion duela zenbait hilabete eta ontzi horrek berak, hain zuzen ere, parte-hartze aktiboa izan du Australiako zati bat hondatu duten baso-suteen biktimei eskainitako laguntza lanetan. Gogora dezagun sute horiek 10 milioi hektarea erre dituztela, alegia, Hungariako hedadura adinako zatia.

Alcnoza Adelaide

HMAS Adelaidek zehatz-mehatz bost azterketa-aireontzi garraiatu ditu, baita suteek isolatutako eremuetara tropak eta elikagaiak eraman ere. Mota honetako ontzi anfibio hauek operazio militarrak egiteko ez ezik hondamendi naturaletan eta larrialdietan ere zibilei laguntzeko ahalmena badutela argi geratu da, beraz.

Ontziak espazio zabala dauka hangarretan, baita kai-muturra ere, bertan babes zibilerako makineria eta giza laguntza biltzeko edukiontziak estibatu ahal izateko. Larrialdietarako eta salbamendurako ekipoak ere bertan utz daitezke. Bere osasun-instalazio modernoak ere aipatu beharra dago, erabat ekipatutako ospitalea dauka eta.

Alconzak, OEM gisa, ontzi bien sorgailu nagusiak hornitu ditu, baita maniobra-motorrak edo ‘thrusterak’ ere. Itsasontzietan sartutako makineriaren potentzia 17 Mw baino gehiagokoa da ontzi bakoitzean.

Alconzak, Customer Service dibisioaren bitartez, konponbide integral eta malgua eskaintzen dio bezeroari sorgailu eta motor mota guztietan, bai itsas sektorean bai hidroelektrikoan nahiz industrialean, bide batez produktu guztien bizitza zikloan zehar euskarri teknikoa, mantentze-lana eta formakuntza ere eskainita.

Alconzaren Customer Service deritzoguna bezeroen beharrizanetara moldatzen den zerbitzu dinamikoa da, mantentze-lan prebentiboetan eta erreaktiboetan geldialdiak minimizatzen dituena. Eskarmentu handiko teknikari trebe talde batek osatua da eta bere helburua bezeroa asebetetzean eta produktu eta zerbitzuak etengabe hobetzean datza. Xedea betetzearen bidetik, diagnosi ekipo berrienak dauzka eta nazioarteko estaldura nahiz offshorea eskaintzen ditu. Alconzaren Customer Serviceren mantentze-progama espezifikoek bermearen baldintzak 60 hilabetera arte luzatzeko aukera ematen dute, produktua entregatzeaz geroztik.