ALCONZAko Customer Service, Covid-19 izurrite sasoian lan egiteko prest


Customer Service Alconza

Gure urruneko zerbitzuak jarduerarekin aurrera egitea bermatzen die bezeroei

Koronabirusak (COVID-19) munduan sortu duen egoerak aukera paregabeak ere eskaintzen dizkigu. Ziurgabetasunak zipriztindutako ur ezezagunetan nabigatzen ari gara; horregatik, garrantzitsua da lan-metodologia berriak garatzea, komunikazio-kanalak zabaltzea eta, aldi berean, gure langileak eta bezeroak zaintzea.

COVID-19 izurriaren krisi globalaren eraginak nabarmen indartu du urruneko zerbitzuen balioa, ALCONZAn egiten ari garen bezala, mundu osoan pertsonen mugimendu-murrizketak ezarri zirenez geroztik. Gure helburua lan egiteko modu berri honek bezeroei jarraipen egokia bermatzean eta proiektuaren helburua lortzean datza.

Customer Service Alconza

Hona hemen bi adibide argi: estatorearen harilkatu oso berri bat egiteko fabrika onarpen frogatik (FAT) –non bezeroa ezin baita bertaratu- hasi eta gorabeherak bideo-deien bitartez konpontzera arte, Alconzaren Customer Servicek konponbiderako behar diren jarraibideak ematen ditu.

Orain arte urruneko zerbitzuak tresna ohikoenei esker ezagutzen ziren, hala nola deiak eta mezu elektronikoak. Hala ere, bideo-deietan, hodei elektronikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako teknologia berriek aukerak zabaltzen dituzte dira alor horretan. Digitalizazio-prozesu horren helburu nagusia urruneko monitorizazio-sistema osoa gauzatzea da.

Alconzako bezero guztiek Fat-ak (Factory Atendance Test) eta urruneko diagnostiko-zerbitzuak eska ditzakete, bai eta itsasontzi batean gorabeheraren bat konpontzeko orduan beharrezkoak diren jarduerak eskatu ere, hala itsas zabalean nola portuan.

Gure lantalde teknikoa munduan zehar lekualdatzeko gaur egun dagoen oztopoa dela eta, Alconzan uste dugu une honetan urruneko zerbitzuak erabiltzea gure bezeroengandik hurbil egoteko tresnarik eraginkorrena dela, nahiz eta, egia esan, ziur gauden etorkizuna bera ere ildo horretatik joango dela; aprobetxa dezagun ikasitako ikasgaia.

Customer Service Alconza

Alconzak, Customer Service dibisioaren bidez, bezeroari irtenbide integral eta malgua ematen dio bere sorgailu eta motor mota guztietarako, bai itsas sektorean, bai sektore hidroelektrikoan, bai industria-sektorean, eta aldi berean euskarri teknikoa, mantentze-lanak, ordezko piezak eta prestakuntza eskaintzen dizkio bere produktuen bizi-zikloan zehar.

Alconzako Customer Service bezeroen beharretara egokitzen den zerbitzu dinamikoa da, prebentziorako mantentze-lanetan geldialdiak minimizatuta eta zerbitzu erreaktiboetan 24/7 jardunez arituta, aurrez aurre zein urrutitik. Zerbitzua osatu nahirik, jatorrizko ordezko piezak eta osagai handiak –errotoreak eta estatore osoak, esaterako- “on condition” hornidurarekin eskainiko dira, tokian bertan azkar instalatzeko eta martxan jartzeko, betiere gure teknikariek gainbegiratuta.

Esperientzia handiko teknikari kualifikatuen talde batek osatuta, bezeroaren gogobetetasuna eta produktuaren eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza ditu helburu. Horretarako, diagnosi-ekipo berrienak dauzka eta nazioarteko estaldura nahiz offshore estaldura ematen ditu. Alconzako Customer Service mantentze-programa espezifikoek produktua entregatzen den egunetik hasi eta 60 hilabetera arte bermearen baldintzak luzatzeko aukera ematen dute.