Alconzak El Hierro uharteko zentral hidroelektrikoaren sorgailuen mantentze-lanak egiten ditu


Customer Service Alconza

Alconzaren Customer Service pertsonal esentzial gisa egiaztatu zuten Covid 19k duela gutxi eragindako Alarma-egoeran

Alconzaren Customer Service langile esentzial gisa egiaztatu zuten Alarma-egoeran, Gorona del Vientok ematen dituen Oinarrizko Zerbitzu Esentzialak bere horretan manten daitezen.

“Osasun larrialdi egoeran” sartuta, Customer Service saileko Espainiatik kanpoko langileak mugitu ezinik, Kanariar uharteetako El Hierro irlako Gorona del Viento enpresak Alconzaren aldeko apostua egin zuen sorgailuen Jatorrizko Fabrikatzailea (OEM) izan dadin, makinak azter eta zain ditzan.

Gure teknikariek lan handia egiten jarraitu ahal izan dute hainbat astetan zehar. Lan horren helburua alternadoreen egoera aztertzea eta ondorioak ateratzea zen, eta, horrez gain, Zentral Hidroelektriko honek hurrengo urteetan behar bezala funtzionatzeko eman beharreko hurrengo urratsak aztertu eta prestatzea.

Horrela, Gorona eta Alconzak mantentze-zerbitzuan elkarri laguntzeaz gain, beste sektore batzuk aktibatzen ere lagundu dute, gainontzeko beharrezko zerbitzuak penintsulatik harantz mugitu ahal izateko baita irlan bertan egokitzeko ere. Gogora dezagun osasun-alertaren garaian zerbitzu horiek ez zutela ia bezerorik.

Customer Service Alconza

Zentral Hidroeolikoa, Gorona del Viento El Hierro SA-ren sistema, Meridiano uhartea energia elektrikoz hornitzeko diseinatuta dago, iturri garbi eta berriztagarrietatik abiatuta, hala nola ura eta haizea.

Parke eolikoa El Hierroko eskari elektrikoa hornitzeko gai da. Biztanleek aprobetxatzen ez duten soberakin eolikoa ura ponpatzeko erabiltzen da, beheko eta goiko deposituen artean; azken depositu horretan metatuta geratzen da ura eta ur horrek jauzi hidraulikotik elektrizitatea sortuko du haize-eskasia dagoenean.

Customer Service Alconza

Goiko depositutik datorren ura Zentral Hidroelektrikora iristen da: 2.830 kW-ko potentzia duten 4 taldek osatzen dute, 11,32 MW-ko potentziarekin guztira. Gehienez ere 2,0 m3/s-ko emaria sortzen da, 655 metroko jauzi gordinarekin.

Alconzak, OEM den aldetik, 3.300 KVA-ko 4 sorgailu hidroelektrikoak hornitu zituen 2013an, minutuko 1.000 bira emanda 3.300 Kva (6 Kv) eskaintzen dutenak, 800eko tamainakoak eta urez hoztuak, kojinete-sistema konplexu batekin eta inertzia-bolantearekin hornituak, turbinaren fabrikatzaileak errotorearen inertziari dagokionez emandako baldintza tekniko bereziak direla eta. 2014ko lehen hiruhilekoan jarri ziren martxan, eta Alconzak proiektuaren fase garrantzitsu horretan parte hartu du.

Zentral Hidroeolikoak El Hierro erreferentzia bihurtu du mundu osoan, uharte-sistemetan energia berriztagarriak sartzeari dagokionez. Sistemaren berrikuntza teknologikoak beste lurralde batzuetako arduradun politiko eta tekniko ugari erakartzen ditu, eta horiek guztiek Meridiano uhartea adibidetzat hartzen dute iturri garbien aprobetxamendua berriztagarriak integratzeko zailtasunak dituzten sistemei dagokienez, eta oro har, gas kutsagarrien isuriak berehala geldiarazteko beharra duen gure planetari dagokionez.

Customer Service Alconza
 
 

Alconzak, Customer Service dibisioaren bidez, bezeroari irtenbide integral eta malgua ematen dio bere sorgailu eta motor mota guztietarako, bai itsas sektorean, bai sektore hidroelektrikoan, bai industria-sektorean, eta aldi berean euskarri teknikoa, mantentze-lanak, ordezko piezak eta prestakuntza eskaintzen dizkio bere produktuen bizi-zikloan zehar.

Alconzako Customer Service bezeroen beharretara egokitzen den zerbitzu dinamikoa da, prebentziorako mantentze-lanetan geldialdiak minimizatuta eta zerbitzu erreaktiboetan 24/7 jardunez arituta, aurrez aurre zein urrutitik. Zerbitzua osatu nahirik, jatorrizko ordezko piezak eta osagai handiak –errotoreak eta estatore osoak, esaterako- “on condition” hornidurarekin eskainiko dira, tokian bertan azkar instalatzeko eta martxan jartzeko, betiere gure teknikariek gainbegiratuta.

Esperientzia handiko teknikari kualifikatuen talde batek osatuta, bezeroaren gogobetetasuna eta produktuaren eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza ditu helburu. Horretarako, diagnosi-ekipo berrienak dauzka eta nazioarteko estaldura nahiz offshore estaldura ematen ditu. Alconzako Customer Service mantentze-programa espezifikoek produktua entregatzen den egunetik hasi eta 60 hilabetera arte bermearen baldintzak luzatzeko aukera ematen dute.