Alconzak I+G+B-ren aldeko apostua egin du 2022ra arteko plan estrategikoan

Alconza-ID

Helburua iman iraunkorren motorren eremuan daukan eskaintza zabaltzea da, baita digitalizazio eta automatizazio prozesuak ezartzea ere.

Alconzako egungo 2020-2022 Plan Estrategikoan ikerketa eta berrikuntza arloko partida urtean % 20 handitzea aurreikusi da. I+G+B-ren aldeko apostuak daukan helburua etorkizuneko itsasontzietarako motor berrien eraikuntzan merkatu-kuota irabaztea da; esan behar da itsasontzi horiek propultsio elektrikoa izango dutela, edota hibridoa (elektrikoa+errekuntza), eta lehiarekiko elementu bereizleak izango direla.

Hurrengo urteetan Alkonzako ikerkuntza eta berrikuntza ildo nagusiak motor hauen iman iraunkorretarako material berriak topatzera joko du. Izan ere, orain arte “Lur Arraroak” deritzogunetatik ateratako mineralak erabili izan dira iman hauek egiteko eta horrek kostu ekonomiko handia eta arrisku geoestrategikoa sortzen ditu, mineral horiek batez ere Txinan baitaude.

Alconzako proiektua material berrien esparruko ikerkuntza bultzatzean datza, alegia, material merkeagoak, eraginkorragoak eta errendimendu energetiko handiagokoak ikertzea, aldi berean ingurumen aldetik askoz jasangarriagoak ere izanda. Material berriek, gainera, hornidura-jatorria dibertsifikatzea ahalbidetuko lukete, arrisku geoestrategikoa murriztuz.

I+G+B arloko aurrekontua hurrengo urteetan urtean % 20ko neurrian handituko dela aurreikusi da. Proiektu guztiak hazi eta garatu ahal izateko, Alconzak duela gutxi Eusko Jaurlaritzako Hazitek proiektuetako zenbait laguntza jaso ditu, baita Industria Ministerioko CDTI-renak ere, bi kasuetan EAEko eta estatuko beste erakunde batzuekiko partzuergoan.

Alconzako 2020-2022 Plan Estrategikoaren beste jardun-arlo batzuk Industria 4.0 deritzogunaren hainbat arlotara zuzenduko dira, hots, fabrikatze-prozesuen automatizaziora, mihiztadurara eta muntaketara. Pertsonen nahiz industria-prozesuen segurtasunaren automatizaziorako eta digitalizaziorako konponbide berriak ezartzea aztertzen ari gara, iman-motorren muntaketa osoaren fidagarritasuna bermatuta. Alconzak Irizar taldearentzat egindako motor elektrikoen bitartez sentsorizazio eta konektibitate alorretan lortutako esperientzia aprobetxatzeko asmoa dugu. Era berean, Alconzako plan estrategiko berriaren beste ikerkuntza-ardatzetako bat zibersegurtasun planen eta programen azelerazioari dagokio, hala enpresa-jarduerarako nola merkaturatutako produktuetarako, urrutiko lana eta Alconzako Customer Serviceren mantentze prediktiboaren zerbitzuak bultzaturik. Bide batez, esan dezagun ekonomiari buruzko informazioa eskaini ohi duen Empresa XXI egunkariak duela gutxi Alconzako plan estrategikoa aipatu berri duela.