Alconzaren iman-motorrak, mundo garbiago baten alde

lulea-vilja Alconza

Vilja ontzia, mundu osoan bere tamainan propultsio hibrido-elektrikorik indartsuena daukan atoiontzi izotz-hauslea, itsaso-probak egiten hasi da El Musel portuan.

Ontzia Gondanen (Asturias, Espainia) egina da Kanadako Robert Allan Ltd. enpresaren diseinuari jarraituta eta bere baitan propultsio hibridoko sistema berritzailea dauka. Sistema horrek, hain zuzen ere, energia pilatzeko bateriak, diesel-motor nagusiak eta bi PTI/PTO motor/sorgailu biltzen ditu. Elementu horiek guztiek malgutasun eraginkor handia eskaintzen dute, erregaia, isurpenak eta mantentze-lanak neurri nabarmenean aurreztuta eta txikituta.

Atoiontziak Suediako Lulea portura joko du ezen bertan eskolta, laguntza, atoian eramate, erreskate eta suteak itzaltzeko lanak egingo baititu. Ontziak 36 metroko luzera eta 13 metroko erruna ditu eta bere klaseko erregulazioak eta ingurune-standard gorenenak betetzen ditu, Lloyd’s Registerek sailkatua da eta.

Ontzi honek Finlandiako eta Suediako araudiak gaindika betetzen dituen krosko-egitura dauka. Izotz iraunkorra izan ohi duten uretan lan egiteko diseinatua da eta metro bateko lodierako izotza 3 korapiloko abiaduran hausteko gai da.

lulea-vilja Alconza

Alconzaren iman-motor eletrikoak, bakoitza 1200 kWkoa delarik, propultsio-lerroan zuzenean konektatuta daude eta diesel-motorren indar-pare transmisioa jasateko gauza dira; alegia, inklinazio-eskakizunen eta kojineteetan eragiten duten indar osagarrien erronka gainditzen dute, propultsio-lerro osoko zamari eusten baitiote.

Vilja atoiontzia, esan bezala Alconzaren parte-hartzea jaso duena, Wartsilak itsasoko industriarako aurkeztu duen HY Sistema Hibridoaren proiektu pilotua da. Alconzak aurkeztu duen konponbidearen gakoa, hain zuzen ere, iman iraunkorren diseinuan eta imanen tamainan nahiz eraginkortasunean lortutako hobekuntzan datza. Beste zenbait hobekuntzaren artean honakoak aipatu beharra dago: isiltasunean eta isurpenik egin gabe lan egiteko “Green mode” delakoa, bere neurriko edozein atoiontzik baino indar gehiago ematen dion “Power Boost” deritzona, eta azkenik “smokeless operation” deritzon lan egiteko modua.

Vilja ontzia 2019ko ekainaren 19an eman zitzaion armadoreari, Alconzaren Serviceko aditu-taldeko kideak ontzian bertan zeudelarik, abian jartzeko eta itsasoko probak egiteko arrakasta bermatzekotan. Proiektu honek, labur esanda, enpresak itsasoko alorreko bezeroekin hartu duen konpromisoa islatu du, motor eta sorgailuen diseinu eta fabrikaziotik hasi eta bere produktuen jatorrizko ordezko piezen mantenu eta kudeaketara arte, proposatutako konponbidearekin bide batez ingurunearen mesedean lan eginez.

ALCONZAk, Customer Serviceren bitartez, bere sorgailu eta motor guztietarako konponbide integral eta malgua eskaintzen dio bezeroari, hala itsasoaren esparruan nola alor hidroelektrikoan edo industrialean. Bere produktuen bizitza osoan euskarri teknikoa, mantentze-lana eta formazioa bermatuko du Alconzak.

Alconzaren Customer Service bezeroen premietara moldatzen den zerbitzu dinamikoa da, ontziaren geldialdiak ahal den neurririk txikienean gerta daitezen sortua, prebentziorako mantentze-lanetan nahiz zerbait zuzentzeko edo konpontzeko lanetan. Esperientzia handiko tekniko aditu zenbaitek osatzen dute eta zerbitzuaren helburua bezeroaren asetasunean eta produktuaren eta zerbitzuen hobekuntza jarraituan datza, diagnosirako ekipo berrienen laguntzarekin eta nazioarteko estaldura eta offshore estaldura eskainita.

Alconzaren Customer Serviceren mantentze-programa espezifikoek bermea 60 hilabetera arte luzatzeko aukera ematen dute, produktua ematen den egunetik aurrera.