Politika bateratua

ALCONZAk  enpresa-proiektua  ezarri  du  gure  markaren  balioa  azpimarratzeko  asmoz,  inguruneko aberastasuna handitu eta sortze aldera.

ALCONZAren helburua da eskainitako produktu eta zerbitzuek bezeroen itxaropenak eta eskakizunak ezin hobeto islatzea, ingurumena kutsaduraren aurka babestea eta segurtasun zein osasunerako arriskuak txikitzeko moduan ekoitz daitezela. Hala, enpresaren arrakasta bermatuko da, bai epe motzera, bai epe luzera. Diseinu, fabrikazio eta mantentze-lanetako prozesu guztietan zehar prebenitu, antzeman, zuzendu eta etengabe hobetzeko ekintza planifikatu eta sistematizatuen emaitza da, indarreko araudiak eta gure testuinguruari dagozkion bestelako konpromisoek ezarritako baldintzekin bat, betiere.

Ezinbestekoa da bezeroak pozik egotea. Horretarako, beren premietara, lege- eta araudi-baldintzetara eta beste eskakizun batzuetara egokitu behar dugu, modu malguan, hala lortuko baitugu produktuak eta zerbitzuak behar bezala ematea, kalitate- eta fidagarritasun-estandarrei jarraikiz, eta bezeroak fidelizatzea.

Kalitate handiko produktuak eta zerbitzuak erdiesteko, nahitaezkoa da ALCONZAren giza taldeak gogoz parte hartzea. Izan ere, enpresaren etorkizuna bermatzeaz gain, komunikazioa eta kudeaketa hobetzea ahalbidetzen du taldeak, ALCONZA osatzen dugunok nahiz kanpoko laguntzaileak gogobetetzeko giltzarri. Guztiz konprometiturik gaude langileek parte hartzea bermatzen duten mekanismoak izatearekin, lan-baldintza seguru eta osasungarriak ematea ahaztu gabe, lanari lotutako lesioak eta osasun-narriadurak saihestearren. Konpromiso hori bat dator gure xede, neurri eta testuinguruarekin, baita gure arrisku eta aukeren izaerarekin ere.

Ekipamendu eta azpiegiturak egoki mantentzea bermatzen du ALCONZAk, baita langileen etengabeko prestakuntza ere, etenik gabe aldatzen ari diren produktu eta zerbitzuak eskaintze aldera.

ALCONZAko giza taldearen zati izateko konpromisoa aldarrikatzen dugu ALCONZAko zuzendariok. Elkarrekin, izan ere, balio-kateko prozesu guztiak hobetzeko lan egiten dugu; berrikuntza sustatu ere egiten dugu, produktu zein prozesuetan, parte hartzeko ingurune konstruktiboan emaitzak eta lan-giroa hobetzeko xedez.

Honako politika hau betetzeko baliabideak emateaz arduratuko da zuzendaritza.


 
Berango, 2019ko iraila


Alconza Berango SLren zuzendari nagusia